sábado, 7 de diciembre de 2013

EZ DUT

Ez dut ahaztu nahi...
Nire bihotza pozoindu zenuen unea
Begi niniak askatu ziren epea
Atal berri bat hasten zen bidea.

Ez dut igarri nahi...
Nire taupaden soinua
Gordetzen nuen oihua
Sentitzen nuen izua.

Ez dut jakin nahi...
Zerk egiten zidan dardara
Zer dela eta nuen ikara
Noiztik ez nuen sentitzen halako zirrara.

Ez dut pentsatu nahi...
Zer zen gertatu zena
Elektrizitate hark esan nahi zuena
Nire ezpainek eskatzen zutena.

Ez dut iratzarri nahi...
Amets polit hartatik
Jakin gabe zergatik
Hain azkar igarotzen diren momentu haitatik.

Ez dut ohartu nahi...
Nola pasa den denbora
Zerk eraman zintuen zulora
Nolatan joan zinen beste baten ahora.

Ez dut negar egin nahi...
Baina badut hutsune hau betetzeko beharra
Beldur guztien artean izateko koldarra
Ezinik atera barnean gordetzen dudan sugarra.

Ez dut bizi nahi...
Biltzen nauten kateen artean
Argirik ez badut bide ertzean
Gupidarik gabeko mundu ustelean.

Ez dut lur hau zapaldu nahi...
Ni zapaldu ninduten bezala
Hautsiz erreflexutzat nuen kristala
Orain ez dago argirik, soilik itzala.

Ez dut ahul izan nahi...
Irri faltsu bat egiten dut besteen aurrean
Hortzak erakutsi zitalkeriari indarrean
Baina barrutik nago arima goibelean.

Ez dut euskarri izan nahi...
Bizipen hau isilean gordetzean
Erabilia izan premia dutenean
Izkutuan egon negar egitean.

Ez dut nahi geldirik egon...
Egunak pasatzen utzi
Asteei egin irrintzi
Hilabeteak kolorez jantzi.

Ez dut...
Nahi hau ahaztu
Konponbidea gogoratu
eta ez ahantzi, hil aurretik, bizitza bizitu.

Ez...
Egin ihes patuari, hartu lepotik egiari
Benetan emaiozu irriari
Eta beti aurre egin zapalkeriari.













No hay comentarios:

Publicar un comentario