lunes, 2 de junio de 2014

ILUNTZEAN


Zeru beltz baten azpian,
Zeru isil bat
Begi lausoen aitzakian,
Putzu garden bat
Ilargi betearen argian,
Asperen zati bat.

Itx itzazu begiak,
Hobeto ikusteko
Mugatu bezain mugagabe,
Libre izateko
Emozioak zirikatu,
Beldurra gordetzeko.

Etsipenak ululatzen du,
Ahotsik gabeko oihuan
Bakardadeak besarkatzen zaitu
Isiltasunaren doinuan
Erauzi paparreko bihotza
Kateen moduan.

Zeru beltz baten azpian,
Zeru isil bat.

martes, 20 de mayo de 2014

IZPI BELTZAK



Iluntasunera begiratzeaz
Argiak ninduen itsutu.

Edozer imagina nezakeen
Horain egia irentsi.

Iluntzean otsoak ziren ululari
Goizetik kantari txoriak.
Malko
Irri.

Gorrotoz zipriztindurik taupadak
Maitasun egarri bihotzean.

Izar uxoak, ameslari biziak
Hegaztiak zeruaren laztan.

Loturiko isiltasuna
Ohiu urratua.
Ezer
Dena.

Euri barik ezin marraz ostadarrik,
Izpi gabe ezin esnatu itzalik.

lunes, 7 de abril de 2014

BEGI LAUSO HAIEI


Argazki hari begira jarri zen berriro ere. Beste istorio baten hasiera balitz bezala, milaka aldiz kontatu izan zituenak bezalakoa. Hasieran seme-alabei eta gero bilobei. Kulunka-aulkian esertzen zen egunero bezala, kale izkina bati begira zedion lehio baten ondoan. Kafe errea usaintzen zuen sukaldetik, usaimenak funtzionatzen zion beintzat. 

Esku zimurtuek behin eta berriro igarotzen zuten argazki zuri-beltza. Eskuari bira eman eta berehala pentsatzen zuen, jada ahurreko marka horiek ezabatzen joan beharko zirela. Ez zuen beste argazki edo kuadrorik gelan, zenbait ispilu baino ez. Baina zertarako izan ispilu bat, aurrean jarrita aurpegi triste hori bakarrik ikusteko. 

Gurpildun aulkia martxan jartzen zuen eta apaletako liburuei begira jartzen zen. Liburu guztiak idazle berarenak ziren. Baina ez zuen idazlea nor zen gogoratzen.

Pospolo bat hartu eta kandela bat piztu zuen, beste mordo baten ondoan. Ez zuen gogoan haiek denak piztu zituenik. Murumakur begiratu zion lurrari, erantzunenbat galdu eta bertan bilatuko balu bezala.

Astiro-astiro bueltatu zen lehengo lekura, seguru sentitzen zen bertan. Argazkia berriro ere eskupean hartu eta aurpegia laztandu zion begiak itxita. Malko bat gordetzen zuten bere begi lausoek. Izan ere inoiz ez konturatu liburueta eta bere eskumuturrean izen bera zegoela. Ispilu aurreko emakume hurak identitaterik ba ote zuen. Tamalez, ez zuen argazkiko gizon galai hura ezagutzen, baina ikusten zuen bakoitzero hartaz maitemintzen zen. 











lunes, 24 de febrero de 2014

ITSU NAIZ ILUNABARREAN


Ezerk zerikusirik izango ez balu bezala
Argitasun utsuneak igarotzen dituen itzala
Duela bi egun begiratzen zenituen izarrak
Hain gertu sentitzen zenituen zirrarak
Deseo biziz sentitzen zenituen itsaropenak
Jada uste zenuenean erabat ustuak zirela penak...


Orduan zara tamalez benetan jabetzen
Zoritxarrez amets batzuk ez direla betetzen
Urrun geratzen zitzaizun lur mingarrian
Jausten zara begiak ireki eta epe urrian
Ezer izango ez balira bezala desegiten, desagertzen
Indarrak apaldu, malko bihurtzen eta isurtzen...

Aspalditxo zen benetan egin zenuen irria
Pozik eta saltoka jarri zizun berria
Ez dago zerua ikutu ahalko duzun jauzirik
Ez dago egunak igarotzen jarraitzeko modurik
Ez dago itsaropenik zure mundu ilunean
Ez lasaitzen zaituzten laztanak bizkarrean...

Zentzurik gabeko zoramen bidean
Zeruari begira, itsu noraezean
Itsasoko ur gaziek astintzen naute 
Ni beraiekin emateko arrazoirik badute
Ilea arrotzen dit haize azkar bortitzak
Isilean eramaten ditu nire garrasizko hitzak...

Eta gauaren bakardadeak besarkatzen nau
Ez dut jada sentitu nahi paparreko bihotz hau
Taupada lausoak entzuten ditut etsipenaren muinoan
Musika triste bat bezala piano zaharraren doinuan
Nire bizitzari hiru puntu jartzeaz nazkatuta
Bi kentzea nituen erabakitzat hartuta.